XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 Animaliak udazkenean Animaliek ez dute pertsonek bezalako jantzirik, ezta behar ere, soinean dute eta.

Orduan nola babesten dute beren gorputza hotzetik? Ba... batzuri ilea luzatzen zaie, adibidez ardiei.

Beste batzuk, negu osoa lozorroan igarotzeko, udazkenean bapo betetzen dute beren sabela.

Txoko edo zulo batetan sartu eta udaberrian hezur eta azal besterik ez direla esnatzen dira; hartzek, igelek, sugeek eta beste animalia batzuk egiten dute hori.

Negu osoa lozorroan pasa ondoren, udaberriko lehen egun epelekin batera jan bila irteten dira, goseak egoten bait dira.

Baina animalia guztiek ez dute horrela jokatzen, adibidez: zakurrak, katuak, behiak, astoak....